XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Honi erantzuteko, gizakia ulertu ahal izateko hain zuzen ere, gizarteaz zein kulturaz aritzeko, aurreko mendearen bukaeran antropologoek egindako ikerketa taxonomikoak ditugu.
E.B.Taylor-ek (1871) lan egiten zuen naturalisten antzera, hau da, kulturen ezaugarriak sailkatu besterik ez zuen egiten.
Izan ere, kultur fenomenoak biltzea eta taxutzea zen helburua, inola ere fenomeno haien artean inongo barne batasunik bilatu nahirik.
L. Morgan (1877), berriz, gizarte antolakuntzaz aritu bazen ere, ez zen kultur ezaugarri fenomenikoetaz gehiegi saiatu.
Aitzitik, Taylorengandik bereizturik, giza egituraketak zein eraldaketak ikertzea zuen helburutzat.
Ikuspegi batean zein bestean, kulturen arteko konparaketa egin arren,
Baina gizakia isolaturik, gizaki gisa ulertzerik ez dagoen era berean, gizarte eta kultur sostengurik gabeko intelektua antzematea ere ez da erraza.
Izan ere, ezagutzazko funtziotan kultur oinarriaren garrantziaz ohartzea dateke mende honetako gizarte-antropologiak ireki duen ate emankorrenetariko bat
Hasiera batetan, aipatutako Taylor, G. Stanley Hall (1865) edo H. Spenceren eraginez (1888), ezagutzazko muga herri basatien eta garatuen artean (mendebaldarrak) ezartzen bazen ere, sasi-
F.Boas-en
Garai hartatik aurrera kultur bereizketak genetikaren arabera ulertzerik ez ohi da onartu.
Ez eta kultur-aldaketaz jabetzeko helerazketa genetikoaren eraginkortasunik, jakina.
Areago, F.Boas-i buruzko aditua den Herskovitsi berari so eginez
Pentsamoldeen arteko bereizketaz aritzean hurbilketa biologizisten aurrean gizarteak duen garrantzia hasi zen azpimarratzen.